Errekarte auzoaren inguruko partehartze prozesu bat jarriko dute martxan Beasainen
Errekarte eta Telleriko inguruan zer egin erabakiteko partehartze prozesu bat jarriko du martxan Beasaingo Udalak, bertan egitekoak diren etxebizitzen eta auzoaren inguruan herritarrek duten iritzia jasotzeko eta denen artean adostutako auzo bat egiteko.
Proiektu honek 2007an onartu ziren arau subsidiarioak jarraitu behar ditu eta horrek zenbait muga suposatuko baditu ere, auzotarrek hainbat gairen inguruan euren iritzia emateko aukera izango dute. Besteak beste, honako gaien inguruan eman ahal izango da iritzia.
Hiru bilera egingo dira horretarako, eta guztietan Nicola Foroni, parte hartze prozesuetan aditua, izango da lagun. Lehena, abenduaren 2an egingo dute, proiektua aurkeztuz. Gero, abenduaren 10ean eta 17an bilduko dira, gai ezberdinen inguruan iritzia emateko. Bilera guztiak Igartza jauregian izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Beasaindar guztiak animatu dituzte partehartze prozesu honetan parte hartzera, eta batez ere gazteak eta auzotarrak.