Kamioi bat errekara erori da Beasainen, CAF parean
Beasaingo Ezkiaga auzoan kamioi bat errekara erori da, CAF lantegiaren parean, Juan XXIII kaletik behera atzeraka joanda. Antza, kamioia bigarren lerroan zegoen aparkatuta Juan XXIII kalean, kamioi barruko produktuak ateratzeko eta esku-frenorik gabe geratu da. Aldapan behera joan eta errekara erori da, baranda aurretik eramanez. Beasaingo Udaltzaingoek behin-behineko baranda bat jarri dute. Gertatu dena aztertzen ari da Ertzaintza.