Zumarragako etxez etxeko zerbitzua kudeatzen duen enpresak zorrak ditu langileekin
San Martin auzoko bizilagunek antolatutako zozketan 960 euro bildu dituzte guztira aurten.
Berria.info- Espainiako Auzitegi Nazionalak Parot doktrina ezarria duten zazpi presoren auziak ditu mahai gainean, erabakitzeko. Fiskalak eskaera atzo goizean egin arren erabaki gabe utzi zituen Kepa Solana euskal presoaren eta Ismael Miquel Gutierrez GALeko presoaren auziak —2002az geroztik hirugarren graduan da Miquel—. Gainera, atzo arratsaldean beste bost lagun aske uzteko ere eskatu zuen fiskaltzak. Miren Josune Onaindia, Joseba Iñaki Zugadi, Jose Gabriel Zabala, Jose Ramon Martinez de la Fuente eta Fernando Vicente Luis de Astarloa dira. Haiei guztiei buruz gaur erabakitzea espero da.