Ludotekari buruzko bigarren bilera gaur egingo dute ataundarrek
Ataun San Martingo ludoteka edo haurren jolas-gela diseinatzeko Udalak antolatutako parte-hartze prozesuan, bihar egingo dute bigarren bilera, herritarrekin. Udaletxeko batzar aretoan da saio hori ere, 17:00etan hasita. Ataundar guztiek parte har dezakete, bereziki haurrak dituzten gurasoek. Umeak zaintzeko zerbitzua ere egongo da, bilerak dirauen bitartean.