Egunerokoan erabiltzeko euskara ikastaroa antolatu du Goiztiri AEKk
Goiztiri AEK euskaltegiak egunerokoan erabiltzeko euskara ikastaroa antolatu du: euskara praktikoa. Abenduaren 3tik ekainaren 19ra arte izango da ikastaroa, 14:30etik 16:30era. 285 euro kostako da ikastaroa eta izena abenduaren 1a baino lehen eman beharko da Beasaingo edo Ordiziako AEKren euskaltegietan.