Enpleguaren eta negoziazio kolektiboaren alde, Borroka Eguna egin dute gaur, LABek deituta
LAB sindikatuak deituta, hainbat enpresetan enplegua eta negoziazio kolektiboa aldarrikatzeko mota askotako ekintzak egin dituzte gaur goizean. Pegatinak jarrita lan egin dute batzuk, beste batzuk kontzentrazioak egin dituzte eta auto karabana ere egin dute, papertxoak zabalduz.
Iluntzeko 19:00etan kontzentrazioa egin dute Beasaingo Zubimuzu plazan.
Bestalde, gogoratu dute larunabtean Manifestazio Nazionala egingo dutela Donostiako Bulebarretik 17:30ean abiatuta.
Honen inguruan gehiago irakurtzeko klikatu hemen.