Ipar Euskal Herriko Nekazariak eta goierritarrak, esperientziak elkartrukatzen
Baserriko eta gertuko produktuen kontsumoa bultzatzeko Bertatik Bertara elkarteak antolatuta, Euskal Herriko Laborantza Ganberako Iker Elosegi Gabirian izan zen, hitzaldi bat ematen, joan den azaroaren 15ean. Bertan, Ipar Euskal Herriko nekazarien errealitatea azaltzeaz gain, tertulia bat izan zuten bertako baserritar eta eledunekin. Gattiken ekoiztetxeak egin du bideoa.