Pentsio erreformen aurka azaldu dira Beasainen
Ehunka lagun bildu dira Beasaingo plazan iluntzeko 19:00etan, pentsio sistemaren erreformarekin ados ez daudela azaltzeko. Megafonia bidez hitz egin duten jubilatuek euren desadostasuna azalduz. Pentsioak ukitzen dituenak ez dauka nire botoa lema zeraman kartelaren atzea bildu dira jubilatuak eta jendartean kartel txikiagoak ere bazituzten.