Pentsioen alde bilkura egingo dute gaur Zaldibian
Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkarteak bilkura egiteko deialdia egin du. Pentsio sistemaren erreformarekin ez daudela ados adieraziko dute berriro. Bihar, 19:00etan elkartuko dira, Zaldibiako plazan. Deialdi bera Hego Euskal Herriko herri guztietarako zabalduta dago. Jubilatuek eta pentsiodunek irailean egin zuten lehenbiziko protesta-elkarretaratzea.
Aurrez, 17:00etan, urteko ekitaldien irudiak emango dituzte, bai irteerak, bai herrian bertan burutu dituzten ikastaro zein ekimenenak.