Mintzodromoa egiten ari dira Urretxuko udaletxeko sarreran
Euskararen Egunaren dela eta, mintzodromoa egiten ari dira gaur, Urretxuko udaletxeko sarreran. 50 bat lagun elkartu dira euskara hartu eta emateko. Urretxuko eta Zumarragako Udal Euskaltegiak eta udaletxeetako euskara sailek antolatutako ekimena da. Oihane Zabaleta Urretxuko alkatea eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea bertan izan dira. Zabaletak euskaraz egiteko “ondoan entzungo eta hitz egingo dizun norbait baino ez da behar” esan du.