Mila bat ikaslek, irakaslek eta gurasok Euskaraz bizi nahi dugu oihuarekin amaiera eman zioten atzo Urretxun egindakoa flashmobari. 3 urtetik eta 18 urtera arteko Urretxu-Zumarragako Ikastolako ikasleek euskarari dantza egin zioten Euskararen Nazioarteko Egunean. Ez zen edonolako dantza izan, guzti-guztiek pauso berak eman baitzituzten, aldi berean. Urrats guztiek orkestrako musika tresnen pare, gorputz bakarra osatu zuten eta euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu zuten.
Bideoa: Urretxu-Zumarragako Ikastolan atzo grabatu zuten FlashMob-a
Mila bat ikaslek, irakaslek eta gurasok Euskaraz bizi nahi dugu oihuarekin amaiera eman zioten atzo Urretxun egindakoa flashmobari. 3 urtetik eta 18 urtera arteko Urretxu-Zumarragako Ikastolako ikasleek euskarari dantza egin zioten Euskararen Nazioarteko Egunean. Ez zen edonolako dantza izan, guzti-guztiek pauso berak eman baitzituzten, aldi berean. Urrats guztiek orkestrako musika tresnen pare, gorputz bakarra osatu zuten eta euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu zuten.
Urretxu-Zumarragako Ikastolako ekintza izan zen entzutetsuena, baina Goierriko eskola guztietan egin zituzten Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak. Enpresa, erakunde edota elkarte ugarik ere erakutsi zuen atzo urte osoan zehar egiten duten lanaren zati bat.
Euskararen Balio Erantsia
Goiekin, Ordizian, Enpresen nazioartekotzea hitzaldi saioa egin zuten eta Ingudea osatzen duten enpresek osatutako esku orria aurkeztu zuten. Merkataritzaren eta euskararen alorrean, urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri, atzo Dendetan, Euskara+BEZ lehiaketaren sariak banatu zituzten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. BEZ hizkiek Euskararen Balio Erantsia esan nahi dute kasu honetan.
Azaro eta abendu artean Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko dendari ugarik kanpaina gauzatu ahal izateko esku bat bota dute. Beren saltokietan nahiz tabernetan kutxak jarri dituzte eta bezeroek bost galderekz osatutako galdetegiaren erantzunak kutxatan sartu dituzte. Galderak Internet bidez ere erantzun ahal izan dira. Iaz bezainbeste lagunek parte hartu dute: 533k; aurten erantzun gutxiago jaso dute Internet bitartez. Hiru udaletako ordezkariek eta Zintzo Mintzo (Urretxu-Zumarraga) eta Zingi Zango (Legazpi) euskara elkarteek antolatutako lehiaketa da. Irabazleek erosketa txartelak jasoko dituzte.
Euskararen Nazioarteko Eguna amaitu zen eta hurrengoa ere etorriko da, baina aurtengoan elkarte batek baino gehiagok euskaraz eta euskararen alde urteko 365 egunetan aritu behar dela aldarrikatu dute. Lazkaoko Gerriko, Ordiziako Hitzaro eta Legazpiko Zingi Zango batu dira Topagunearen Euskarak 365 egun kanpainara eta kartelak itsatsi, mosaiko erraldoirako argazkiak atera eta bestelako ekintzak antolatu dituzte. Adibidez, mintzodromoak; euskaraz hitz egiteko nork entzun eta nork erantzun besterik behar ez denaren erakusle.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.