'Legazpi siglo XX' liburua argitaratu berri du Urcelayk
Jose Mari Urcelayk (Durango, 1933) Legazpi siglo XX: 1940-1975 liburua argitaratu berri du. Ez da argitaratzen duen lehenengo liburua, aurretik beste batzuk ere idatzia baita. Gai ezberdin asko jorratu ditu bere argitalpenetan, baina guztiak Legazpiri estuki lotutakoak. Aurreko lanetan ez bezala, azken honetan bere bizipen pertsonalek leku berezia dutela aurreratu du Urcelayk.
Durangon jaioa bada ere, ia bizitza osoa darama Legazpin. Garaiko gazte gehientsuenak bezala, Patrizio Etxeberria lantegian hasi zen lanean 15 urterekin. Baina Urcelayk beti izan du idazteko zaletasuna eta lantegiko lana egunkari ezberdinetako berriemaile lanekin uztartu du urte luzetan. Legazpiko udaletxeko zinegotzi ere izan zen, baita kultur etxeko arduradun ere 10 urtez.
Zer da irakurleak ‘Legazpi siglo XX: 1940-1975’ liburuan aurkituko duena?
Legazpin 1940 eta 1975 urte artean jazotako gertaerak, oro har. Diktadura garaia da, hain zuzen, liburuan biltzen dudan. Hasieran beldurra ere ematen zidan Frankismoko garaiko zenbait gaiei buruz idazteak. Azkenean, zeharka bada ere, Frankismoak zigortutako legazpiarren datuak argitaratu ditut. Bestalde, Legazpik inoiz izan duen zabalkunderik eta garapenik handiena urte haietan gertatu zen, eta aspalditik nuen gaia lantzeko gogoa.
Elkarrizketa osorik bihar Goierriko Hitzan.