Izen handiko bertsolariak Luzio Gabiriaren omenezko jaialdian
Santa Lutzi feriaren atariko moduan, Luzio Gabiria zenaren omenezko bertso saioa egin dute asteburuan, Zelai Ariztin. Tradizio handiko jaialdia da Zumarragakoa, aurten 26. edizioa izan baitu. Urtero, puntako bertsolariak ekartzen saiatzen dira, eta aurten ere, laukote dotorea osatu zuten: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Miren Amuriza. Gai jartzaile lanetan, berriz, Gorka Azkarate aritu zen.