Elikagai bilketak egingo dituzte Goierri Eskolan eta Ordiziako plazan
Goierri Eskolako Menpekotasun Egoeran dauden Pertsonenganako Arreta taldekoek Goierrin arrisku egoeran dauden familientzako elikagaiak biltzeko kanpaina jarri dute martxan. Goierri Eskola eta Goierriko Gurutze gorriak elkarlanean ari dira ekimen honetan.
Elikagai ez galkorrak bilduko dituzte: pasta, arroza, lekaleak, kontserba latak edo olioa. Bilketa berriz, gaur bertan hasi eta ostiralera arte egingo dute. Laguntzeko interesa duen edonork 2. eraikineko beheko solairuan prestatu den txokoan utz ditzake elikagaiak.
Larunbatean, plazan
Elikagaiak biltzeko kanpaina jarri dute martxan Ordizian Elikatuz ekimenaren baitan Ordizian Merkataritza elkarteak, Udalak eta Elikagai Bankuak. Goierri Eskolan bezala, arroza, pasta, lekak, azukrea zein kontserbak jasoko dituzte. Abenduaren 14an egingo dute bilketa Ordiziako Plazan goizeko hamarretatik iluntzeko zortziak arte.












