
Goierriko EHBilduk prentsaurrekoa egin du gaur goizean 2013 urtean Goierrin hondakinen kudeaketan eman diren aurrerapausoen balantzea egiteko. “Euskal Herri osoan gehien birziklatzen duen eskualdea” dela Goierri azaldu dute, “eta garrantzitsuagoa dena: goierritarrok sortzen ditugun hondakinekin dugun arazoa konpontzeko egundoko jauzia eman dugu”.
Urriko datuen arabera “birziklatze tasa %50ean dago” Goierrin, eta “dena ongi badoa, GIpuzkoak 2016rako finkatuta duen %60eko tasako helburura iristen lehenengo eskualdea izango gara”.
Bestalde, bilketa sistemaren inguruan hasiera betan sortu ziren “polemika artifizialak eta gaizkiulertzeak gainditzen” ari garela azaldu dute, eta atez-ateko bilketa sistema ezberdinak dituzten herrietan %90eko marka lortzen ari direla batzuk azaldu dute, eta denek %70etik gorako birziklatze tasak gainditu diuztela azaldu dute (Legazpiko sistema mistoak ere barne).
Amaitzeko, goierritar guztiak zoriondu nahi izan dituzte “errauste planta bertan behera utzi izanagatik”. “Atzean utzi ditugu hondakinak nahastuta botatzen ziren garaiak, eta hori zen errauste plantan oinarritutako sistemaren funtsa. Etxean egunero goierritarrok gure hondakinak sailkatzeko egiten dugun esfortzu txiki horrek bere emaitzak lortu ditu, eta horien artean, Gipuzkoan errausketa planta toxikoaren proiektuaren itxiera. Honez gero, gure airea osasuntsuagoa izango da, guretzat eta gure seme-alabentzat”.