Berria.info.- Espainiako Kultura Ministerioak Josu Zabaletaren (Legazpi, 1948) ibilbidea saritu du Itzulpegintzako Sari Nazionalarekin. Saria, 20.000 eurokoa, “euskarazko itzulpengintzan aitzindaria” izateagatik eta bere lanean “hizkuntza literario eta poetikoa” sortu eta garatzeagatik eman dio Espainiako Kultura Ministerioak.
Zabaletak euskarara ekarri ditu, besteak beste, Petrarca, Pirandello, Maupassant, Saint-Exupery, Balzac, Baroja, Popper, Twain eta Daudet, eta bere itzulpen lanen artean daude honako hauek, besteak beste:
Gertatzear dago zerbait (Heinrich Boll),
Printzea eta eskalea (Mark Twain),
Gaueko gezurrak (Gesualdo Bufalino),
Erremateko tiroa (Marguerite Yourcenar) eta
On Casmurro (Machado de Assis).
Zabaleta Senez itzulpegintza aldizkariko zuzendaria izan da, eta Hordago argitaletxeko euskarako lanen arduradun. Gainera, Lur hiztegi entziklopegikoa zuzendu zuen, eta EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen.
Euskadi saria ere bitan jasotakoa da Zabaleta: 2001ean, Guy de Maupassanten
Fantasiazko ipuinak-en itzulpenagatik jaso zuen, eta 2008an,
Gaueko gezurrak lanagatik.