Sozialistek Zumarragarako «milioi bat eurotik gora» lortu dituztela adierazi dute
Zumarragako sozialisten ordezkariek agerraldia egin dute EAJrekin Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban PSE-EEk eta EAJk adostutakoari jarraiki, «Zumarragako sozialistek lortu dituzten» diru laguntzen berri emateko. Mikel Serrano Zumarragako alkatearen arabera, «PSE-EEko kideen ahaleginari esker milioi bat eurotik gorako diru laguntzak lortu ditugu». Sozialistek aurrekontuei egindako zuzenketen bitartez «Gipuzkoarako 11,4 milioi euro lortu» dituztela esan du Serranok, «horietatik %10 inguru Zumarragan inbertitu ahal izango ditugu».












