Idiazabaldarrek Martuteneko kartzelan daudenen presoentzako bilketa egingo dute
Idiazabalen Martuteneko kartzelan dauden presoentzat bilketa antolatu dute. Gehien behar dutena artilezko txanoak, barruko arropa berria (bai emakumezkoena eta bai gizonezkoena), bainuko oinetakoak (41etik 44ra), kirol oinetakoak (gizonezkoenak 41etik 44ra eta emakumezkoenak 37tik 40ra), galtzerdiak eta azazkalak moztekoak dira. Tabako gorria, metxeroak, turroi biguna, gutun-azalak eta zigiluak ere eraman daitezke. Bilketa ostiralean eta larunbatean egingo dute, 10:00etatik 12:00etara, apaiz-etxean.