Abenduaren 6a gorriz markatutako eguna da egutegietan. Euskal Herrian, ordea, Espainiako Konstituzioaren egunean zer ospaturik ez dugula aldarrikatu nahi izan zuten joan den ostiralean Ordiziako Ernaikoek. Herriko plazan jarritako pankartetan espainiar carta magnatik hartutako hainbat lege nabarmendu nahi izan zituzten; horiek Euskal Herrian dituzten kontraesanak ere agerian uzteko. Plaza Nagusia eta Andres Urdanetaren estatua ere bandera espainiarrez bete zituzten.
https://vimeo.com/81603969 Goierrin asteburu honetan egingo diren Euskal liburu eta disko azoketako aurkezpen bateratua egin dute gaur goizean Ataun, Lazkao, Ordizia, Beasain eta Segurako azoketako ordezkari banak, Azokak batzen gaitu lemapean. Azoka hauetako guztietan %15eko deskontua izango dute produktuek eta herri bakoitzean saski bana egongo da zozketan (herri ezberdinetako liburu, bideo eta diskoekin), erosleen artean zozketatzeko.