Espainiako konstituzioari ezezkoa eman dio Ordiziako Ernaik
Abenduaren 6a gorriz markatutako eguna da egutegietan. Euskal Herrian, ordea, Espainiako Konstituzioaren egunean zer ospaturik ez dugula aldarrikatu nahi izan zuten joan den ostiralean Ordiziako Ernaikoek. Herriko plazan jarritako pankartetan espainiar carta magnatik hartutako hainbat lege nabarmendu nahi izan zituzten; horiek Euskal Herrian dituzten kontraesanak ere agerian uzteko. Plaza Nagusia eta Andres Urdanetaren estatua ere bandera espainiarrez bete zituzten.