Tantaz Tanta ekimena aurkeztuko dute gaur Ordizian
Herrialdez herrialde osatzen ari den Tantaz Tanta ekimenaren aurkezpena egingo dute gaur iluntzean Ordizian; 19:00etan D’elikatuzen. Aurten, preso eta iheslarien eskubideen aldeko Ordiziako taldeak antolatu duen hamabostaldiko lehen ekitaldia izango da.
Hain justu ere, Presoen aldeko II. hamabostaldia ekimenaren baitan bi ekitaldi prestatu dituzte. Abenduaren 19an Amatasuna Kartzelan gai hartuta, egoera gertutik ezagutzen dute hainbat lagunek mahai-ingurua egingo dute. Urtarrilaren 9an, bestalde, Barrura begiratzeko lehioak filmaren emanaldia egingo dute. Ondoren, filmean agertzen diren protagonistetako birekin solasaldia egingo da. Jon Ugarte Zinkunegi eta Gotzone Lopez de Luzuriaga egongo dira.