Urmaiz abesbatzak Araban abestuko du igande honetan
Igande honetan Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak kontzertua emango du Arabako Quintanilla de la Ribera herrian. Emanaldia bertako kultur gunean izango da eta 12:30ean hasiko da. Ormaiztegiarrek Mirandako orfeoiarekin eta Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko kantu ikasleekin abestuko dute. Camille Saint-Saens konpositorearen Oratoire de Noel abestuko dute, Alberto Saez Puenteren zuzendaritzapean.