Santa Lutzi feria ikusteko ordu onenak goizekoak dira, goizean goiz ez baitabil jende asko oraindik ere. Hala ere, antolatzaileek aurreikusten duten bezala, eguerdi partean Urretxuko eta Zumarragako kaleak bete egingo dituzte bertakoek zein bisitariek. Edozein modutan, goiztiarrek ikusiko zuten jada Zumarragako Urdaneta hiribidean dauden abelburuak. Goizeko bederatzietan abeltzainak iristen ari ziren oraindik ere. Zumarragan jarraituta, Elizkaleko eta Piedad kaleetako postu berriak eta trintxerako artisauen eskulanak ikus daitezke.
Santa Lutzi feria ikusteko ordu onenak goizekoak dira, goizean goiz ez baitabil jende asko oraindik ere. Hala ere, antolatzaileek aurreikusten duten bezala, eguerdi partean Urretxuko eta Zumarragako kaleak bete egingo dituzte bertakoek zein bisitariek. Edozein modutan, goiztiarrek ikusiko zuten jada Zumarragako Urdaneta hiribidean dauden abelburuak. Goizeko bederatzietan abeltzainak iristen ari ziren oraindik ere. Zumarragan jarraituta, Elizkaleko eta Piedad kaleetako postu berriak eta trintxerako artisauen eskulanak ikus daitezke. Herrian behera eginda, Euskadi plazara iritsita, barazkien eta landareen postuak daude plazako arkupean. Askorentzat tokirik ikusgarriena da, han ikusten direlako hamaika koloretako piperrak eta barazki mota andana.
Zumarragatik Urretxura eginda, Areizaga Kalebarren plazan ari dira sukaldariak bertako produktuekin mokaduak prestatzen eta eskaintzen. Karpa berean kapoiak, euskal oiloak eta oilaskoak ikus daitezke. Gernikako Arbola plazan barazki eta ezti erakusketa dago eta Iparragirre kalean artisauak. Edotariko postuak bi herrietan barrena sakabanatuta daude.
Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute. Dagoeneko bi herrietatik urrun baino ezin da aparkatu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.