Elkartasuna landuko dute Lazkaon
Beharrean diren herrialdeekiko elkartasuna landuko dute Lazkaon, astebeteko egitarauarekin. Lehenengo ekitaldia gaur 17:30ean da, San Benito ikastolako haurren Elkartasun Jaialdia, Arerian. Giharako (Ruanda) eskolaren alde da jaialdia.
Rwanda Elkarteak, bestetik, ohiko merkatu txikia eta Malaire, Kinshasara bidaia argazki erakusketa antolatu ditu, kultur etxeko erakusketa aretoan. Garapen bidean diren herrialdeetako jakiak, eskulanak nahiz produktuak salduko dituzte, bidezko merkataritzaren arauetara. Asteburuan 12:00-14:00 eta 17:30-19:30 tarteetan, eta astegunetan 16:30etik 19:30era egongo da zabalik erakusketa eta merkatua.
Asteazkenean Hotel Rwanda filma emango dute, 21:30ean, Arerian. Txindoki gerontologikoan ere merkatu solidarioa egingo dute, astelehenetik aurrera.