'Gureskuklip' lehiaketa aurkeztu dute
Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta, Gureskuklip lehiaketa aurkeztu zuten atzo arratsaldean Xanti Enparantzak eta Andoni Mikelarenak Beasaingo udaletxean. Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak parte hartu ahal izango du lehiaketa honetan, gehienez hiru minutu iraun ditzakeen bideo bat (edo nahi adina) eginez. Erabakitzeko eskubidearen inguruko lehiaketa izanik, hau izango da bideoetako gai bakarra eta ezingo dira bestelako aldarriak txertatu.
Lehiaketaren informazio gehiago, hemen klikatuta.