Trikiti doinuak, Santa Lutzi eguneko azoka girotzeko
Santa Lutzi eguna dute gaur Zumarragan, eta ohitura denez, urteko azokarik garrantzitsuena egingo dute herriko kaleetan. Goizetik hasita, ganadu feria, nekazari eta artisauen postuak, taloak eta sagardoa, eta kaleko giro aparta izango dira. Azoka girotzeko, trikiti doinuz osatutako jaialdia egin zuten atzo, Zelai Arizti aretoan. Gotzon Aranburuk egin du bideoa.