Urteroko moduan, Zegamako Aitxuri ikastetxekoek erronda egin zuten San Nikolas bezperan. Aurten, herriko kaleetan abesten bildutako dirua Filipinetara bidali dute. 430 euro bildu zituzten eta ostiralean sartu zuten dirua Unicefek BBVA banketxean duen kontuan.