Lazkaoko Rwanda Elkartearen eta ikastolaren Elkartasun Astean, kultur etxean ikusgai dago
Malaire, Kinshasara bidaia argazki erakusketa. Txelui Angoitiak eginak dira erretratuak, malaria gaitzaren berri emateko eta sentiberatzeko. Bidezko merkataritzako jakiak eta eskulanak ere eros daitezke, areto berean. Ostiralera arte dago zabalik, 16:30etik 19:30era. Bihar (asteazkena, abenduak 18),
Hotel Rwanda filma emango dute Arerian, 21:30ean, Ruandako 1994ko giza triskantzari buruzkoa.

Kultur etxeko aretoan jakiak eta eskulanak eros daitezke, bidezko merkataritzakoak./hitza