Idiazabalgo Aita Iparragirre ikastetxeko ikasle eta gurasoak, Baio mendian
Igandean Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako ikasle eta gurasoak Arabako Baio tontorrera igo ziren. Mendi irteera honetan 30 lagunek parte hartu zuten. San Romanetik Mirutegira joan ziren eta handik Baiora. Ondoren, San Romanera itzuli ziren, Legaireko zelaietatik. Ez zuten Arabako inguru hau ezagutzen eta asko gustatu zitzaien. Hurrengo irteera urtarrilean egingo dute: Otzaurtetik Txurrora joango dira.