
Gaur goizean aurkeztu dute Ordiziak eta Beasainek elkarlanean antolatzen duten Antzerki Garaia. Urtarrilaren 10etik apirilera bitartean zortzi antzezlan ezberdinez gozatzeko aukera izango da; si antzezlan euskaraz, eta bi gaztelaniaz.
Iazko Antzerki Garaiaren “oso balorazio positiboa” egin dute Belen Maiza Ordiziako Kultura zinegotziak eta Garbiñe Zurutuza Beasaingo Kultura zinegotziek. “Ordizian, gainera, oso fenomeno berezia gertatzen da: jendea Antzerki Garaiaren zain egoten da: Oso antzerki ikuslego lehiala dago Ordizian”, azaldu du.
Sarrerak 10 euro kostako dira bakarka erosiz gero, eta zortzirak ikusteko bonuak 60 euro balioko ditu. Abonuak Ordiziako Herri Antzokiko lehiatilan eta Barrena Jauregian, eta Beasainen Usurbe antzokiko eta udaleko kultura-euskara sailean egongo dira salgai.
Horrez gain, “taldeei prezio bereziak” egingo zaizkiela ere azaldu dute gaurko prentsaurrekoan (10 euro ordez, 8 euroan jarriz sarrera), baina, aurrez udaleko kultura sailean jakinarazi beharko da.
Ikusi antzezlan guztiak hemen klikatuta: antzerki garaia 2014 (baja)
EGITARAUA
- Urtarrilak 10 – Figuranteak. Ados Teatroa. 22.15, Herri antzokian (Ordizia)
- Urtarrilak 24 – La última oportudinad. Glu Glu. 22:15, Usurbe antzokian (Beasain)
- Otsailak 7 – Euskararen espektakulue. Pikupe produkzioak. 22:15, Herri antzokian (Ordizia)
- Otsailak 24 – Koka-Kola eta barea. 22:15, Usurbe antzokian (Beasain)
- Martxoak 7 – Autorretrato de un joven capitalista español. 22:15, Herri antzokian (Ordizia)
- Martxoak 14 – Hamlet. Artegrama. 22:15, Usurbe antzokian (Beasain)
- Martxoak 28 – Ondoko tipoa. Txalo produkzioak. 22:15, Herri antzokian (Ordizia)
- Apirilak 11 – Hiru. Txalo produkzioak. 22:15, Usurbe antzokian (Beasain)