Urretxu eta Zumarragako Irakurle Taldeak Andoni Salamero idazlearen Japonia: Poesiaren sumendi izkutua lana aztertu dute. Eta horretarako, egilea bera gonbidatu dute aste honetan egin duten saiora. Japoniar kulturarekiko "mira eta errespetua" duela eta hura ezagutzeko aukera izan zuela azaldu zuen Salamerok, eta liburuan hori irudikatu nahi izan duela. Gotzon Aranburuk egin du bideoa.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Ormaiztegi eta Mutiloa bisitatu ditu, bertako errealitatea ezagutzeko. Bi herri horien beharrak zeintzuk diren jakin du, alkateen eta herritarren eskutik. Garitanorekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat kide izan dira bisitan Goierrin: Peio Gascon Lurralde Antolaketarako zuzendaria, Txelo Perez Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako zuzendaria, Joseba Altube Bide Azpiegituretako zuzendaria, Arantza Ruiz de Larrinaga Herritarren Partaidetzarako zuzendaria, Asier Sarriegi Kiroleko zuzendaria, Itziar Miner Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaria, Ainhoa Iraola Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako zuzendaria eta Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua.