Taloak egiteko aukera izango da Eguberri astean Barandiaran Museoan
Ataungo Barandiaran Museoak talo tailerrak antolatu ditu, aste honetarako. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean dira saioak, 12:00etan, San Gregorion dagoen museoan. Ordu eta erdi iraungo du. Arto lanak ezagutu, taloak egiten ikasi, eta Joxemiel Barandiaranek jasotako kontakizunak kontatuko dituzte. Aurrez tokia hartu behar da (943 18 03 35), eta pertsonako 5 euro ordaindu (3 euro taldean joanez gero eta 12 urte baino gazteagoek).