Artea jarri dute salgai Legazpiko denda solidarioan
Legazpiko Arkatza marrazki eta pintura elkartearen ekimenez, denda solidarioa zabaldu dute Gabon egun hauetan zehar Legazpiko Kale Nagusian. Herriko zenbait artistek eta elkarte ezberdinetako kideek egindako marrazkiak, pinturak, argazkiak, eskulturak… jarri dituzte salgai bertan. Pieza guztiak 20 euro inguru balio dute eta ateratzen duten dirua Legazpiko Elkartasun Saskia proiektura bideratuko dute.
Artea saltzen dute denda solidarioan, «marrazkiak, pinturak, eskulturak, argazkiak, zeramika…». Dendak egun batzuk daramatza jada irekita eta Daniela Uribeetxeberria Arkatzako kidea gustura dago «denda martxa ona» izaten ari dela eta.
Dirua Elkartasun Saskirako
Denda solidarioa Legazpiko Kale Nagusian dago, «farmaziaren ondoan, garai batean Dena 100 denda egon zen lekuan». Datorren urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, goizez eta arratsaldez «11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egunero, urtarrilaren 1ean izan ezik». Egun horretan itxita egongo da.