Film laburren Gau Laburra egingo dute bihar Beasainen
Beasaingo Goieniz zineklubak urtero antolatzen duen film laburren Gau Laburra emanaldia ikusteko aukera izango da bihar iluntzeko 21:00etan. Aurtengoa XIII. aldia izango da eta hamabi lan ikusteko aukera izango da. Filmak ikusteko sarrera 4,5 euro kostako da, edo abenduko bonoa erabiltzeko aukera ere izango dute halakorik dutenek. Film laburrak ematen hasi aurretik, zuzendariek norberaren film laburren inguruko aurkezpena egingo dute.
Honako lana egongo dira ikusgai:
- Democracia, Borja Cobeaga, 11:00.
- Cólera, Aritz Moreno, 6:30.
- Zela Trovke, Asier Altuna, 13:20.
- Spanish sindicalist, Lander Camarero eta Iñigo G. Quesada, 3:33.
- Thailandia, Aitor Apeztegia eta Xanti Ramirez 10:50.
- Ahaztutako denboraren mapa, Alberto Gastesi, 3:50.
- Hombre blanco, hombre negro, Javi Alonso, 15:30.
- Hotzanak, for your own safety, Izibene Oñederra, 5:30.
- Atrapados, Oskar Tejedor, 16:00.
- Goenkale “amaiera”, Lander Camarero, 1:47.
- De noche y de pronto, Arantxa Echevarría, 19:56.
- Bandera, Koldo Almandoz, 2:05.