Legorretako bi zinegotzik dimisioa eman dute
Legorretako Udaleko gobernu taldeko bi zinegotzik kargua utzi dute. Bilduko Laida Oiarbidek eta Arantxa Iturriotzek joan den ostegun goizean eman zuten dimisioa, eta udalean zituzten karguak zein ardurak utzi dituzte. Arrazoirik ez dute zehaztu. Oiarbide Parte-hartze zinegotzia izan da, 2011ko ekainean udalbatza osatu zenetik; Iturriotz Ogasunaren arduraduna izan da. Bilduk bost zinegotzi ditu Legorretako Udalbatzan, eta Legorreta Bizirik hautesle elkargoak lau. 2014ko udal aurrekontuen gaia ostegun iluntzeko batzarrean zuten lantzekoa, baina urtarrilera atzeratu du gaia udalak.