Azkoitiko Koldarrak taldeak 'Izan bedi emakumea' antzeztuko du Ormaiztegin
Urtarrilak 4an Azkoitiko Koldarrak taldeak Izan bedi emakumea lana antzeztuko du Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian. Antzerki saioa 22:00etan hasiko da. Sarrerak asteburu honetan jarriko dituzte salgai, 5 eurotan, herriko tabernetan.
Izan bedi emakumea Latinoamerikako konpainia askok antzeztu dute. Jose Luis Otamendik euskaratu du. Antzezlan honek, paradisuko etxeko lanez eta gizonaren ugalketaz arduratuko den gizakia sortzeko orduan Jainkoaren eta gizonaren artean sortuko diren arazoak kontatzen ditu. Arazoak handitu egingo dira kontratatutako emakumeak aitortzen duenean bera ez dela espero zuten emakumea eta hura ez dela berak espero zuen paradisua.