Etiopia Utopia Fundazioak denda solidarioa ireki du Ordizian
Etiopia Utopia Fundazioak pasa den abenduaren 18an ireki zuen denda solidarioa Ordizian (Kale Nagusia 25). Fundazioak Wukro hirian (Etiopia) dituen proiektuak gauzatu ahal izateko finantziazioa lortzea du helburu dendak, Ordizian Merkatari Elkarteak eta Udalak lagunduta. Datorren urtarrilaren 4ra arte egongo da irekita, 10:00eatatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Dendara gerturatzen direnek hainbat gauza aurkituko dituzte salgai, eskuz egindakoak, koadernoak eta belarritakoak, besteak beste. Era berean, ostegun honetan Andoni Luis Aduriz sukaldari gipuzkoar ezaguna bertan egongo da bere Cocinar, comer, convivir liburua sinatzen. Lan honen salmentatik lortutako irabaziak proiektuak finantziatzeko erabiliko dira.
Bestalde, larunbatean Porrotx pailazoa egongo da dendan muxuak eta besarkadak banatzen gerturatzen diren haur eta gaztetxoei; berarekin argazkia ateratzeko aukera ere izango da.
EtiopiaUtopia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da. Helburua Wukron eta Tigray eskualdean (Etiopia), garapenerako lankidetzan lagundu eta giza laguntza ematea du. Horretarako gizarte sare bat sortu dute instituzio publiko edo pribatuen bidez herritarrek parte har dezaten; mundu justuagoa lortzea dute asmoa.