Irimoko proiektua babesteko hitzarmena sinatu du udalak aldundiarekin
Abenduko osoko bilkura ospatu zen atzo Urretxuko udaletxean. Udalbatzari aurkeztutako puntu guztiak onartu zituzten, gehienak aho batez, eztabaida sortu zuen gairik izan bazen ere. Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmen bat onartzeko proposamena aurkeztu zion udal gobernuak udalbatzari. Lankidetza hitzarmen hau ITTEN foru sozietate publikoaren bitartez egitea proposatu zuten, eta oinarrian, Irimoko parte hartze prozesuaren bitartez EUROPAN lehiaketara aurkezteak suposatu dituen gastuei aurre egiteko, 40.000 euroko diru laguntza eskuratzea izan da helburu nagusia.