Patxi Iraolari esker ona eta omena Zaldibian
Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkarteak Patxi Iraola bertsolaria omendu zuen, abenduaren 27an. Bertsotako lana bezainbeste eskertu zioten «bere bizitza osoan ingurukoei emandako zerbitzu eta lan ona». Euxebio Igartzabal, Aranburu, Altzo Txiki, Aitor Irastortza eta Rufino Iraola anaiak bertsoak kantatu zizkioten. Daniel Belokik eta Xeto Garmendiak musikaz alaitu zuten ekitaldia.
Ekitaldiaren kronika zabalagoa Zaldibia.org webgunean dago.

Patxi Iraola, txapelarekin, Zaldibiako omenaldian./Zaldibia.org