XV. Eire-Bankoa xake txapelketarako izen ematea irekita dago jada. Datorren igandea, urtarrilak 12 izango dute parte hartzaileek izena emateko azken eguna. Egun horretan bertan egingo dituzte taldeen zozketak, 16:00etan, eta ondoren emango zaio hasiera ofiziala txapelketari. Oraindik izena eman nahi duenak 943 72 64 66 telefonora deitu dezake edo Eire tabernatik pasatu. Azken urteetako jokalari onenek «txapeldunen txapelketa» jokatuko dute gero, Txema Iriberri antolatzaileak esan duenez.
Zumarragako Txoko tabernan ikusgai daude Concetta Probanzaren (Zumarraga, 1969) margoak. Aurretik Jose Mari Alemanen lanak egon dira eta Probanzarenak urtarrila osoan zehar ikusi ahal izango dira 50x40 egitasmoaren baitan. Probanzak 'Pentsamendu-ariketak' bilduman filosofia eskolatan margotutako eta idatzitako koadernoen ale batzuk bildu ditu. Bien bitartean, liburuak ilustratzen darrai eta ala poetekin nola musikariekin zuzenean margotzen du hainbat ikuskizunetan.