Lazkaon merkatari elkarteak Gabon aurreko asteetarako antolatu zuen I. Erakusleiho lehiaketa Manako arropa dendak irabazi du. Aurreko ostiralean banatu zituzten hiru sariak, udaletxean. Denera hamar komertziok apaindu dituzte bereziki erakusleihoak.
Manakoren ondotik, bigarren saria Ipotx haur jantzien dendak jaso du, eta hirugarrena Photografik. Euren salgaia edo zerbitzua islatu behar zuten.
Sariak izendatzeko, bozketa herrikoiak «paper garrantzitsua» jokatu duela aipatu du Lazkaonek. Guztira 80 boto inguru eman dituzte bezeroek. 100 euroko erosketa-txartela zotz egin eta Arantxa Urdangarini egokitu zaio.

Photografik, Ipotx eta Manako dendetako ordezkariak, Arantxa Bengoa zinegotziarekin./Hitza