Asteburu honetan hasiko da Mingainluze lehiaketaren edizio berri bat. Hirugarrena izango da aurtengoa, eta ohi bezala Lehen Hezkuntzako (L.H.) 5. eta 6. mailako gaztetxoei zuzendutako ekimena izango da. Urretxuko eta Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxeko, Gainzuriko eta Urretxu-Zumarragako ikastolako 150 ikaslek eman dute aurten parte hartzeko izena, Gorka Azkarate antolatzaileak esan duenez.
Aurtengo Urretxuko eta Zumarragako Antzerki Denboraldiak hartuko dituen antzezlanen berri eman dute. Bi udalek orain urte asko antolatzen dute antzerki denboraldia eta ez dira gutxi bonuak egiteko aukera eman duten urteak. Bonuak asteartean, ostegunean eta larunbatean atera ahal izango dira Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Bi bonu mota daude aukeran, denboraldi osorako bata (65 euro) eta euskarazko antzezlanetarako soilik balioko duena bestea (32,50 euro). Horrez gain, emanaldi bakoitzerako sarrerak Zelai Ariztiko leihatilan salduko dituzte 10 euroan; sarreren salmenta egunean bertan nahiz emanaldi bakoitzaren aurreko larunbatetik aurrera egingo dute.
Bizi erdia egin dute preso. 1991. urtean, elkarrekin atxilotu zituzten Kepa Solana eta Juani Delgado legazpiarrak. Aurrenekoa 2009an zen ateratzekoa, eta bigarrena 2012an. Parot dotrina aplikatu zieten ordea, eta ustez beteta zuten kondena 10 urtez ...