«Kontzertuak egiteko: tabernak, gaztetxeak edo kostaleko herriak»
Zaharberritze eta eraikuntza lanetan lan egiten du, Egurra Ta Kitto taldean bateria jotzen du eta rallyetako gidaria ere ba da Iñigo Izuzkiza (Mutiloa, 1987). «Gustoko tokian aldaparik ez da», dio eta denerako denbora ateratzen du.
Kontzertua egiteko leku bat.
Tabernak, gaztetxeak edo kostaleko edozein herri…
Rallya lehiatzeko errepide bat.
Hondarribiako rallysprinteko errepidea.
Rally gidari bat.
Sebastian Loeb.
Zaletasun bat.
Mendia.
Liburu bat.
Oraindik ez zait zaletasun hori sortu.
Pelikula bat.
En busca de la felicidad.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak.
Janari bat.
Itsasoko arrain freskoa.
Edari bat.
Mendiko ura eta ardoa.
Oporretarako leku bat.
Alpeak.
Amets bat.
Amesteari ez uztea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
2013ko azaroaren 23a.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Argazki bilduma bat.
Gorroto duzuna.
Presaka ibiltzea.
Goierriko txoko bat.
Asko diren arren, Aizkorriko mendi puntak.
Herriko alkate bazina…
Mutiloako Rallya, ja, ja, ja…
Mutiloan biziko ez bazina…
Euskal Herriko baserriren batean.