
Gaur zabaldu dute 2014ko Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emateko epea, eta apenas 5 orduan, 1.000 lagunek baino gehiagok eman dute izena, antolakuntzak jakinarazi duenez. Parte hartu nahi dutenek, otsailaren 8a baino lehen eman behar dute izena
kirolprobak webgunean. Izena ematen dutenen artean, zozketa egingo dute otsailaren 28an; izan ere, 275 dortsal dituzte banatzeko. Egun horretan bertan jakinaraziko dituzte hautatuen zerrenda osatzen dutenen izenak.