Goierrin oso ohikoak dira herrien arteko 'pikeak', baita auzoen artekoak ere. Antzeko zerbait gertatzen da arriarandarren eta beasaindarren artean ere. Izaera bereziko auzoa da Arriaran, eta hango Intxaurpe elkartean egindako bertso saio honetan, pike hori azaleratu zuten Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi bertsolariek. Eñaut Tolosa beasaindarrak egin du bideoa.