Elkarbizitzaz lehen bilera gaur egingo dute Zaldibian
Zaldibiako Udalak gaur egingo du herritarrekin jatorri aniztasun eta elkarbizitza planari buruzko aurreneko bileran. Karreane kultur etxean elkartuko dira, 18:30ean. Hezkuntza eta kirol arloetako gaiak jorratuko dituzte gaur. Urtarrilaren 22an —kultura eta aisialdia— eta urtarrilaren 29an —munduko izaera kulturalak— izango dira hurrengo bilerak.