Familiek higiezinen zergan aldaketak eskatzeko epea
Ordiziako Udalak jakinarazi du otsailaren 15ean amaituko dela herriko familia ugariei zuzendutako Ondasun Higiezinen Zergan hobariak eskatzeko epea. 2014ari dagokion zatian eskatu ahalko dute hobaria familia ugariek, eta jakinarazpen ofizialik jaso ez duten familiei zuzenduta egongo dira laguntzak. Informazio gehiago nahi duenak deitu 943 88 58 50 zenbakira.