Herritarren iritziak jasota, Errekarteko hirugarren proiektua aurkeztuko du Beasaingo udalak
Beasaingo Errekarte auzoko geroaren inguruan Beasaingo udalak herritarrekin egin dituzten hiru partehartze prozesuren ostean, urtarrilaren 29an 19:00etan Igartzan aurkeztuko dute herritarren iritzia kontuan hartuz egin duten hirugarren proiektua. Gaur eguerdian Beasaingo udaletxean egin duten prentsaurrekoan izan dira Koldo Agirre Alkatea, Zezilia Herrador partehartze batzordeko kidea eta partehartze prozesu hau gidatzen lagun izan duten Nicola Forononi.
Foroniren esanetan “oso prozesu aberatsa” izan da: Arlo, adin eta eremu ezberdinetako 131 lagunek parte hartu dute prozesuan. “Jarrera ona azaldu dute parteahartzaile denek” azaldu du; “horrek ez du esan nahi denean ados zeudenik, iritziak ondo partekatu dituztela baizik”. Herradorrek eta Agirrek ere oso balorazio positiboa egin dute prozesuaz, “Beasainen oraina rte egin den partehartze prozesu emankorrena izandela esan dezakegu”, azaldu dute.
Herritarrek prozesu honetan egin dituzten ekarpenen artean, honakoak azpimarratu nahi izan dituzte:
- Errekarte eremua dagoen bezala uzteko ahalegina egitea
- Errekarte eta Telleri baserriak mantentzea
- Errekarte erreka berreskuratzea
- Berdeguneak eta espazio publikoak sortzea