'Kai' lekuz aldatu dute CRA batera
Karlos Saez de Egilaz Kai CRA batera eraman zuten atzo arratsaldeko 18:00etan. “Etorkinak eta herrialde horretatik bidali aurretik edukitzen dituzten lekua da CRA” azaldu du Hirune Ramos Kairen bikotekideak. Espainiako Barne Ministeritzak Frantziako Barne Ministeritzari bidali beharreko papera atzo iritsi zela eta, ondorioz, “Kai jada ez da presoa” azaldu du Ramosek. Orain, hegazkina hartu eta Madrilgo Barajas aireportura bidaltzea soilik falta dela azaldu du Ramosek, eta horren zain daude.
Joan den ostiralean zen Kai aske geratzekoa, baina, oraindik ez du lortu kalera ateratzerik. Honen inguruko informazio gehiago ondorengo loturak klikatuta:
Kai-saez-de-egilaz-preso-beasaindarra-paper-baten-zain-dago-kartzelatik-irten-ahal-izateko/
Kai-preso-beasaindarra-toulouseko-atxikitze-zentrora-eraman-dute/
Erlazionatutako edukia'Kai' preso beasaindarra Toulouseko Atxikitze zentrora eraman dute