Garingo San Sebastian jaiak ospatuko dituzte asteburuan: tartean II. Mendi Lasterketa egingo dute
Beasaiango Garin auzoan San Sebastian jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Normalean San Sebastian agunaren osteko astean ospatzen badituzte ere, aurten “hobeto tokatzen delako”, aurreko asteburuan ospatuko dituzte. Festa hauetako ekintza aipagarrienen artean, iaz lehenengo aldiz antolatu zuten Garingo II. Mendi Lasterketa da ekintza azpimarragarriena. Iazko arrakastaren ostean, igande eguerdian errepikatuko dute proba.
9,66kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek Garingo plazatik abiatuta. Izena emateko azken egun bihar izango da, eta eguerdiko 12:30 arte eman ahal izango da soilik www.kirolprobak.com orrialdean. 10 euro kostako da txipa alokatu nahi dutenentzat eta 9 euro txipa norberak eramango dutenentzat.
Hemen Garingo festetako egitarau osoa:
LARUNBATEAN
- 13:00. Kanpai-bueltak eta suziriak festen hasiera iragartzeko.
- 14:00. Herri bazkaria Muñogain auzo-elkartean.
- Bazkalostean. Mus eta punttu txapelketak.
- 18:00. Haur olasak auzoko pilotalekuan: aulki-jokoa, koskol biltzea eta abar.
- Jolasak amaitutakoan. Sari banaketa eta ondoren txokolate-jana.
- Arratsalde-iluntzean. Josu eta Aiora trikitilariak.
- 10:30. Goiz-eresia Beasaingo txistulariekin.
- 11:00. Meza nagusia, Beasingo San Martingo abesbatza kantuan dela.
- 12:30. Garingo II. Mendi Lasterketa Herrikoia. Izen-ematea 11:30ean hasiko da eta 12:20 arte irekita egongo da.
- Eguerdian zehar. Beasaingo txistulariak arituko dira jotzen goizean zehar.
- Eguerdian. Josu eta Aiora trikitilariek jarriko dute festa giroa.